2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Herrigune historikoak berritzeko hiri-jarduketarako plan berezia. Behin betiko onespena
Baztango Udalak, 2026ko ekainaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, 4. puntuan behin betiko onartu zuen Baztango herrigune historikoak berritzeko hiri-jarduketarako plan berezia, Baztango Udalak sustatutakoa.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta onetsitako planaren testua.
Baztanen, 2026ko uztailaren 13an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa)*.
(*) Fitxategiak 30 MB-tik gora ditu.
Iragarkiaren kodea: L2609827