2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen familia-langilearen hiru plaza Izendapen osagarria
Amaitu da hautaketa-prozedura, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familia-langilearen hiru plaza. Deialdiaren oinarriak 2025eko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 13an, eta Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2026ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez, langile lan-kontratudun finko izendatu zituen izangaiak, eta dagozkien plazak esleitu zizkien.
Ikusirik ezen hasieran proposatutako izangai batek adierazi duela uko egiten diola plazaz jabetzeari, izendapen osagarria egin behar izan zen.
Hori ikusita, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko buruak 2026ko uztailaren 8ko 105 Ebazpena eman zuen, eta honako hau ebatzi:
1. Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko langile lan-kontratudun finko izendatzea honako izangai hau, eta adierazten den plaza hutsa esleitzea:
PLAZA | LANPOSTUA | LANALDIA | IZENDATUTAKO IZANGAIA |
16 | Familia-langilea | Ertaina | María Alzueta Casado |
2. Izendatuak hilabeteko epean jabetu beharko du plazaz, izendapena jakinarazten denetik hasita.
3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta, orobat, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen atariko deialdiaren web fitxan.
Zangozan, 2026ko uztailaren 20an.–Mankomunitateko burua, Aitor Sola Ochotea.
Iragarkiaren kodea: L2610136