2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
VIANA
Oposizio-lehiaketa, bete dadin hilerriko zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat. Izendapena
Bukatu da honako deialdi honen prozesua: oposizio-lehiaketa, betetzeko hilerriko zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (D mailakoa, plantilla organikoko 07-06 plaza), destinoa Vianako Udalean duena; Alkatetzaren 2026ko martxoaren 9ko 273 Ebazpen bidez onetsi zen, eta argitara eman zen 2026ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 26an. Hala, jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenari, eta bete dadin 113/1985 Foru Dekretua (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), alkateak 2026ko ekainaren 1ean emandako 478 Ebazpenaren bitartez, Eduardo Floro Gallego kontratatu du Vianako Udalak, bere zerbitzuan ari dadin, hilerriko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, funtzionarioen araubidean, D mailan eta lanaldi osoan, plantilla organikoko 07-06 plazan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Vianan, 2026ko uztailaren 21ean.–Alkate udalburua, B. Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2610437