2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Piano eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen bi plaza betetzeko lekualdatze-lehiaketa Izendapena
Alkatetzaren urriaren 6ko 4585/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta oinarriak onetsi ziren, Piano eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen plantillako bi plaza huts lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko. Deialdi hori argitaratu zen 2025eko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 30ean.
Prozedura amaituta, Alkatetzaren uztailaren 9ko 3056/2026 Ebazpenaren bidez, ebatzi da Marta Cornago Lucasi, Tuterako Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finkoa denari, esleitzea 0613B08302 plaza, eta adieraztea plazaz jabetzeko eguna 2026ko irailaren 1a izanen dela. Gogorarazten da ezen, egun horretan ez badu jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, esleitutako plazarekiko eskubide guztiak galduko ditu.
Tuteran, 2026ko uztailaren 14an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2609888