2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Lekualdatze-lehiaketa, haur-hezitzaileen hiru plaza betetzeko. Izendapena
Alkatetzaren urtarrilaren 15eko 186/2026 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat eta oinarriak onetsi ziren, haur-hezitzaileen hiru plaza huts lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko Tuterako Udalean. Oinarri horiek 2026ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, otsailaren 12an.
Prozedura amaituta, Alkatetzaren uztailaren 9ko 3057/2026 Ebazpenaren bidez, ebazten da Patricia Fernández Carrillo eta Beatriz Navascués Lizar izendatzea Tuterako Udalaren zerbitzuko funtzionario, 0513C03702 eta 0513C03707 plazekin, hurrenez hurren. Esleitutako plazaz jabetzeko eguna 2026ko irailaren 1a izanen da, eta gogorarazten zaie ezen, egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, ez badute jabetza hartzen, eskubide guztiak galduko dituztela aipatu plazaz jabetzeko.
Tuteran, 2026ko uztailaren 14an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2609887