154. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Lekualdatze-lehiaketa, sukaldari plaza bat betetzeko Izendapena

Alkatetzaren otsailaren 24ko 900/2026 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat eta oinarriak onetsi ziren, sukaldari plaza bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko Tuterako Udalean. Aipatu oinarriak argitaratu ziren 2026ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 12an.

Prozedura amaituta, Alkatetzaren uztailaren 9ko 3058/2026 Ebazpenaren bidez, ebazten da María Jesús Laplaza García del Pozo eta Eva Ayala Aznar izendatzea Tuterako Udalaren zerbitzuko funtzionario, 0513C01701 eta 0513D02101 plazekin, hurrenez hurren. Esleitutako plazaz jabetzeko eguna 2026ko irailaren 1a izanen da, eta gogorarazten zaie ezen, egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, ez badute jabetza hartzen, eskubide guztiak galduko dituztela aipatu plazaz jabetzeko.

Tuteran, 2026ko uztailaren 14an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2609886