154. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2/2026 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko idazkari ordezkoa, eta berria izendatzen baita.

Kontsumoko Arbitraje Sistema arautzen duen erregelamendua onesten duen uztailaren 23ko 713/2024 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluak ezartzen duenez, arbitraje batzordeak honako hauek osatuko dituzte: batzordeburuaren eta idazkariaren titularrak eta ordezkoak, eta haien eginkizunak betetzen laguntzen duten langileak. Batzordeko burua eta idazkaria, titularrak nahiz ordezkoak, administrazio publikoen zerbitzuko langileak izan beharko dira, eta arbitraje batzordea atxikita duen Administrazioak izendatuko ditu. Izendapena bere lurralde-eremuari dagokion aldizkari ofizialean argitaratuko da.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Alfonso Javier Zunzarren Berrade, Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko idazkari ordezkoa, eta egindako zerbitzuak eskertzea.

2. Lucia Soria Lafuente izendatzea Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko idazkari ordezko.

3. Foru agindu hau igortzea Kontsumo Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Alfonso Javier Zunzarren Berraderi eta Lucia Soria Lafuenteri jakinaraztea, eta adieraztea ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko uztailaren 17an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2610022