2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Oposizioa, bete daitezen gizarte-laneko erdi-mailako tituludunen 10 plaza, osagarridunak. Izendapen-proposamena
Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko gizarte-laneko erdi-mailako tituludunen 10 plaza, osagarridunak, oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9.1 oinarrian xedatutakoa betez –deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko azaroaren 20an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen, eta 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, argitaratu zen–, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu du proba gainditu duen eta deialdian eskaturiko betekizunak betetzen dituen izangaiaren aldeko izendapen-proposamena, deialdian eskaini zen plaza kopuruaren arabera:
–Txanda irekia:
AZCONA GOÑI, BETSABÉ
Epaimahaiaren proposamena ikusirik eta deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin bat,
ERABAKITZEN DA:
Proposatutako izangaiari eskatzea oinarri horretan eskatzen den dokumentazioa aurkez dezala Iruñeko Udalaren erregistro orokorraren bidez, izendapen-proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean.
Iruñean, 2026ko uztailaren 24an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2610420