2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, oposizio bidez betetzekoa Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria-ingeniari teknikoaren 3 plaza. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2026ko uztailaren 24an egindako bilkuran:
Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko ekainaren 29an hartutako Erabakiaren bidez [JOB 29-JUN-26 (17/RH)], izendapen-proposamen osagarria aurkeztu zen Xabier Sagüés García txanda irekiko izangaiaren alde, bete beharreko plazaren betekizunak betetzen baititu. Horren arrazoia da, izendatutakoen artean José Ángel Gil Inagak borondatezko eszedentzia eskatu zuela, plaza noiz hartu eta egun horretatik aitzina (2026ko ekainaren 23an).
Deialdiaren 10.3 oinarrian ezartzen da, izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio plazaren jabetza hartzen duten egunetik beretik –indarreko araudian ezarritako kasuetan–, kasuan kasuko plaza hutsa ere beteko dela, deialdiaren 9.4 apartatuan xedatutakoaren arabera.
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera, ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko industria-ingeniari teknikoaren lanposturako funtzionario izendatzea honako pertsona hauek:
IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
SAGÜÉS GARCÍA, XABIER | 1-200209-7 | FUNTZIONARIOA |
2. Izendatutako izangaiak 2026ko abuztuaren 19an hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu), argitaratzeko agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, argitaratu eta gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko uztailaren 24an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2610418