154. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Oposizio-lehiaketa, arkitekto teknikoaren plaza bat betetzeko Izendapena

Amaitu da Lizarrako Udalaren zerbitzuko arkitekto teknikoaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren prozesua (plantillako 3.2 plaza), zeina argitaratu baitzen 2025eko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 3an.

Alkatetzak, uztailaren 31n eman 780/2026 Ebazpenaren bidez,

EBAZTEN DA:

Lehena.–Elena Merino Salón izendatzea Lizarrako Udalaren zerbitzuko funtzionario, hutsik dagoen B mailako arkitekto teknikoaren plazan lanaldi osoan jarduteko (plantilla organikoko zenbakia: 3.2).

Bigarrena.–Deialdiaren 10.3. oinarrian ezarritakoari jarraituz, izendatuak hilabeteko epea izanen du plazaz jabetzeko, izendapen hau jakinarazten zaionetik kontatzen hasita.

Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Lizarrako Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki entitateko langileen alorrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Laugarrena.–Udalbatzaren osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horren hurrengo ohiko bilkuran.

Lizarran, 2026ko uztailaren 13an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2610221