154. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

152/2026 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitira, "Biurrun" transformazio- eta banaketa-azpiestazioaren (TBA) gaur egungo elikatzea aldatzeko eta haren ordez "Tafalla-Cordovilla 1" izeneko 66 kV-eko aireko lineatik egiteko sarrera eta irteera, Biurrun-Olkozko udal-mugartean. Horrekin batera, proiektua onura publikokoa dela zehazki deklaratzen da. Espedientearen kodea: SAT10580-4.

2026ko martxoaren 17an, eta bat etorriz Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluarekin, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk proiektu honetarako aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatu ditu, bai eta proiektua onura publikokoa dela zehazki deklaratzeko ere: "Biurrun" transformazio- eta banaketa-azpiestazioaren (TBA) gaur egungo elikatzea aldatzea eta haren ordez "Tafalla-Cordovilla 1" izeneko 66 kV-eko aireko lineatik egitea sarrera eta irteera, Biurrun-Olkozko udal-mugartean. Espedientearen kodea: SAT10580-4.

Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, hauek dira gauzatu beharreko jarduketak:

Aireko tartea:

–1. serieko sareta euskarri berri bat eraikitzea, 62E178 motako armatzearekin eta 3,5TA motako zimenduarekin. Halaber, konpositezko bastoi luzedun lotura-kateak eraikitzea N1 euskarrian, aireko linea lurpera pasatzeko bi euskarrirekin.

–Aireko linea trifasikoaren tarte bat ezartzea, 11 metrokoa, egun dagoen 800118 euskarriaren eta proiektatutako N1 euskarriaren artean, LA-100 motako aluminiozko/altzairuzko eroalearekin.

–N1 eta 800119 euskarrien arteko baoko eroaleak erregulatzea.

–Abifauna babesteko elementuak instalatzea proiektatutako eta aldatutako euskarrietan.

Deskribatutako maniobren ondorioz, desmuntatze hauek eginen dira:

–"3097 L1 TAFALLA-CORDOVILLA 1" izeneko goi tentsioko aireko 66 kV-eko linearen 38 metroko tarte bat desmuntatzea, egun dagoen 1101 euskarriaren eta "BIURRUN" TBAko atariaren artean, LA-125 motako eroalearekin.

–"3097 L1 TAFALLA-CORDOVILLA 1" izeneko goi tentsioko aireko 66 kV-eko linearen 9 metroko tarte bat desmuntatzea, egun dauden 800118 eta 800119 euskarrien artean, LA-175 motako eroalearekin.

–"3097 L2 TAFALLA-CORDOVILLA 2" izeneko goi tentsioko aireko 66 kV-eko linearen 44 metroko tarte bat desmuntatzea, egun dagoen 1101 euskarriaren eta "BIURRUN" TBAko atariaren artean, LA-125 motako eroalearekin.

Lurpeko tartea:

–"3097 L1 TAFALLA-CORDOVILLA 1" zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko linearen lurpeko tarte berri bat ezartzea, proiektatutako N1 euskarriaren eta "BIURRUN" TBAko atariaren artean, HEPRZ1 (SA) 36/66 kV 3(1x630) mm² Al + H155 motako aluminiozko eroalearekin; ø200 mm-ko hodietan sartuta kanalizatuko da (171 metro proiektatutako N1 euskarriaren eta "BIURRUN" TBAko atariaren artean, eta 163 metro "BIURRUN" TBAko atariaren eta proiektatutako N1 euskarriaren artean).

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki bat argitaratu baitzen 2026ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 31koan, eta Diario de Navarra egunkarian (2026ko apirilaren 1ean), eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Informazioaren berri eman zitzaion, halaber, Biurrun-Olkozko Udalari, jendaurrean jar zezan iraupen bereko epean. Espedientean dago jendaurrean egin izana egiaztatzen duen eginbidea.

Ez zen alegaziorik jaso.

Horrez gain, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaion Biurrun-Olkozko Udalari, eta orain arte ez da haren erantzunik jaso.

Espedientean jasota daude Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 19ko 146E/2026 Ebazpena, ingurumen ukipenei buruzko txostena formulatzen duena, eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko 292E/2026 Ebazpena, baimena ematen duena lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko. Ebazpen horietan jasotako determinazioak bete beharrekoak dira.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea proiektu horretarako.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri ematea aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena, "Biurrun" transformazio- eta banaketa-azpiestazioaren (TBA) gaur egungo elikatzea aldatzeko eta haren ordez "Tafalla-Cordovilla 1" izeneko 66 kV-eko aireko lineatik egiteko sarrera eta irteera, Biurrun-Olkozko udal-mugartean; halaber, aurkeztutako exekuzio proiektua onestea eta proiektua gauzatzeko hogeita hamasei hilabeteko epea ematea.

2. Baimen hauek emanda ere, proiektua gauzatzeko behar diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

3. Instalazioak egin beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute honako arau hauetan xedatutakoarekin: Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTE 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua eta Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTL 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua.

4. Behin proiektua exekutaturik, eskatzaileak ustiatzeko behin betiko baimena eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudiko gainerako dokumentazioa ere.

5. Instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda 2026ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31koan, jendaurrean jartzeko, eta ebazpen honen I. eranskinean azaltzen da, aldaketarik gabe.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura, Ingurumen Ebaluaziorako Atalera eta Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalera.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

8. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

9. Ebazpen hau Biurrun-Olkozko Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2026ko uztailaren 16an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

I. ERANSKINA.–SAT10580-4 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

TITULARRA

UKIPENAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota / laborea

Euskarria

Euskarriaren okupazioa

Kanalizazioaren

luzera

Kutxatila

kop.

Kanalizazioaren azalera

Sarbidearen azalera

JIMENEZ ECHEVERRIA, MARIA CARMEN

BIURRUN-OLKOTZ

02

636

Landa finka. Lehorreko lurrak

1N

4,58

68

1

168,65

172,14

Iragarkiaren kodea: F2610118