154. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

248E/2026 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez handitzen baita baimendutako kredituaren zenbatekoa nekazari profesional gazteak lehenengoz ezartzeko laguntzetarako, NPEPEren esparruan (2023-2027). 2026ko deialdia. DDBN kodea: 878627.

Nafarroako Gobernuak 2025eko azaroaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, Landa Garapeneko zuzendari nagusiari baimena eman zaio urte anitzeko gastu konpromisoa hartzeko, (2.420.000,00 euro 2026ko ekitaldian eta 2.420.000,00 euro 2028ko ekitaldian), 2023-2027rako Nekazaritza Politika Erkidearen plan estrategikoaren (NPEPE) esparruan laguntza hauen 2026ko deialdirako: "Nekazari profesional gazteak lehenengoz ezartzeko laguntzak".

Erabaki horretan berean, Landa Garapeneko zuzendari nagusiari baimena ematen zaio deialdi honetarako baimendutako kreditua handitzeko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin bat, gehienez ere 1.000.000 euro ekitaldi bakoitzean, aurrekontu kreditu berberen edo aurrekontu programa bereko kredituen kargura.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 519/2025 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen 2026ko deialdia, xede duena nekazari profesional gazteak lehenengoz ezartzeko laguntzak ematea, eta 2.420.000 euroko gastua baimentzen da 2026ko ekitaldian, eta 2.420.000 eurokoa 2028ko ekitaldian, Aurrekontu Orokorretako 720004-72200-7700-412112 partidaren kargura (2023-2027 NPEPE LGENF. Nekazari profesional gazteak lehenengoz ezartzeko laguntzak), behar adinako kreditu egokia baldin bada.

2026ko deialdian aurkeztutako eskaera guztiei erantzun ahal izateko aurreikusi diren gastuak, laguntzak emateko kontuan har daitezkeenak, handiagoak dira hasiera batean baimendu zen kreditua baino.

Hortaz, bidezkoa da nekazari gazteak lehenengoz ezartzeko laguntzen 2026ko deialdirako zenbatekoa handitzea, bat etorrita abenduaren 29ko 519/2025 Ebazpenaren 3. puntuan ezarritakoarekin, osotara 970.000 euro gehituta, 485.000 euro 2026ko ekitaldikoak eta beste 485.000 euro 2028ko ekitaldikoak.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nekazari gazteak lehenengoz ezartzeko laguntzen 2026ko deialdirako baimendutako kreditua handitzea, bat etorrita abenduaren 29ko 519/2025 Ebazpenaren 3. puntuan ezarritakoarekin, osotara 970.000 euro gehituta (485.000 euro 2026ko ekitaldikoak eta beste 485.000 euro 2028ko ekitaldikoak), 2026ko gastu-aurrekontuko 720004-72200-7700-412112 partidaren (2023-2027 NPEPE LGENF) eta 2028ko gastu-aurrekontuko baliokidea den partidaren kargura, behar adinako kreditu egokia baldin bada.

2. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari (NGDDB) jakinaraztea.

Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko da.

3. Argitalpena.

Aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Administrazio errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2026ko uztailaren 24an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2610416