154. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1540E/2026 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Miguel Javier Salvador Bravo jauna, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako Zerbitzuko burua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 9ko 3817E/2024 Ebazpenaren bidez, Miguel Javier Salvador Bravo jauna Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anestesia, Konorteratze eta Oinazearen Terapeutikako Zerbitzuko buru izendatu zen, lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko prozedura egin ondoren. Izendapena 2025eko urtarrilaren 13tik aurrerako ondorioekin egin zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 20ko 1077E/2026 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Miguel Javier Salvador Bravo jauna burutza horretatik kentzeko prozedurari hasiera ematea, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 17 d) artikuluan ezarritako arrazoian oinarrituta.

Legez ezarritako entzunaldia emateko izapidea betez, Miguel Javier Salvador Bravo jaunak alegazio idazkia aurkeztu zuen 2026ko ekainaren 1ean, kargua uzteko proposamenaren kontra zegoela adierazteko.

2026ko ekainaren 9an, Profesionalen Zuzendaritzak proposamen-txosten bat eman zuen, aurkeztutako alegazioei erantzuteko; txostenean interesdunaren arrazoiak aztertzen ziren eta horiek ezestea proposatzen zen.

347/1993 Foru Dekretuaren 17 d) artikuluan exijitzen denarekin bat, nahitaezko txostena eskatu zitzaion Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeari, kargutik kentzeko proposamena eta egindako alegazioak igorri. 2026ko ekainaren 18an, Langileen Batzordeak txosten bat eman zuen, Profesionalen Zuzendaritzak proposatutako kargutik kentzeko neurriaren aldekoa.

Azkenik, 2026ko uztailaren 1ean, Profesionalen Zuzendaritzak behin betiko ebazpen proposamenaren txostena eman du, eta bertan berresten da burutza betetzeko gaitasun eta egokitasun falta izan duela, burutza hartu eta gero, espedientean frogatu diren gertaerek eragindakoa.

Ikusirik Profesionalen Zuzendaritzaren 2026ko uztailaren 1eko proposamen-txostena, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek (irailaren 3ko 171/2015 foru Dekretuaren bidez onetsiak) eta Osasuneko kontseilariaren azaroaren 27ko 391E/2023 Foru Aginduak (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntzako zerbitzu eta ataletako burutzak betetzeko prozedura arautzen du) emandako eskudantziak.

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko kargutik kentzea Miguel Javier Salvador Bravo jauna, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako Zerbitzuko burua (plaza zenbakia: 70601), ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Xedatzea ezen, kargu-uztearen ondorioz, interesduna bere jatorrizko plazara itzuli beharko dela, hots, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako Zerbitzuko fakultatibo espezialistaren lanpostura (plaza zenbakia: 67105), burutzatik kentzeko jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrerako ondorioekin.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeatzailetzara, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera; eta jakinaraztea Miguel Javier Salvador Bravo jaunari, Profesionalen Zuzendaritzaren proposamen-txostena erantsita; adierazten da ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin bat eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko uztailaren 17an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2609988