154. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1530E/2026 EBAZPENA, uztailaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun publikoaren, osasun kudeaketaren eta administrazioaren arloetako fakultatiboen lanbide karreraren ebaluazio batzordearen osaera aldatzen duena.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, hainbat arau eman ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboentzako lanbide karrerako sistema arautzen duen apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legea garatzeko. Foru dekretu horretan, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa ezartzeaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretu horren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion batzorde tekniko asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: lau urte igaro direlako izendatu zituztenetik eta, horrenbestez, haien agintaldia bukatu delako; karguari uko egin diotelako; erretiroa hartu dutelako, edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari utzi diotelako.

Belén Asenjo Redín andreak, batzorde horretako kideak, lau urteko agintaldia bete du eta, beraz, ordeztu egin behar da.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendaritza batzordeak proposatu du Belén Asenjo Redín andreak jarrai dezala Osasun publikoaren, osasun kudeaketaren eta administrazioaren arloetako fakultatiboen lanbide karreraren ebaluazio batzordeko kide izaten.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Belén Asenjo Redín andrea, Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren ebaluazio batzordeko kidea.

2. Belén Asenjo Redín andrea Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren ebaluazio batzordeko kide izendatzea berriz, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendaritza batzordeak proposaturik.

Horiek horrela, honako hauek osatzen dute Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren batzordea:

Batzordeburua: M.ª Cristina Agudo Pascual andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 21eko 2274E/2023 Ebazpenaren bidez izendatua.

Batzordekideak:

–Javier Baquedano Arriazu jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 12ko 473E/2025 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposaturik.

–Paula Ceberio Rojas andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 21eko 2274E/2023 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposaturik.

–Belén Asenjo Redín andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendaritza batzordeak proposaturik.

–Maitane Eguaras Goñi andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 12ko 473E/2025 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendaritza batzordeak proposaturik.

–María Sagrario Cilveti Gubia andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 21eko 2274E/2023 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendaritza batzordeak proposaturik.

–Rafael Peiró López jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 12ko 473E/2025 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendaritza batzordeak proposaturik.

Idazkaria: Miguel Asurmendi Salvide jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 12ko 473E/2025 Ebazpenaren bidez izendatua.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorrita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabilita.

Iruñean, 2026ko uztailaren 10ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2609994