1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1521E/2026 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren ebaluazio batzordearen osaera.
Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, hainbat arau eman ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboentzako lanbide karrerako sistema arautzen duen apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legea garatzeko. Foru dekretu horretan, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa ezartzeaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.
Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretu horren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion batzorde tekniko asistentzialak.
Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: lau urte igaro direlako izendatu zituztenetik eta, horrenbestez, haien agintaldia bukatu delako; karguari uko egin diotelako; erretiroa hartu dutelako, edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari utzi diotelako.
Amparo Larequi García andreak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatutako batzordekideak, lau urteko agintaldia bete du eta, beraz, ordeztu egin behar da.
Bestalde, Ana Isabel Salcedo Condón andrea, aipatutako batzordeko idazkaria, ez dago jada jarduneko zerbitzuan, 2026ko abuztuaren 17an erretiroa hartzeagatik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren uztailaren 1eko 2206E/2026 Ebazpenaren bidez, eta, beraz, ordeztu egin behar da.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Amparo Larequi García andrea, fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren ebaluazio batzordeko kidea, eta bere dedikazioa eskertzea.
2. Kargutik kentzea Ana Isabel Salcedo Condón andrea, fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren ebaluazio batzordeko idazkaria.
3. Fermín García Amigot jauna fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren ebaluazio batzordeko kide izendatzea.
4. Francisca Díaz Jiménez andrea fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren ebaluazio batzordeko idazkari izendatzea.
Horrenbestez, honako hau da fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren ebaluazio batzordearen osaera:
–Batzordeburua, José Manuel Martínez Segura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 3ko 110E/2023 Ebazpenaren bidez izendatua.
Batzordekideak:
–Marta Barrado Los Arcos andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 3ko 110E/2023 Ebazpenaren bidez izendatua.
–Fermín García Amigot jauna.
–Aurelia Mena Mur andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 743E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
–Jesús Elizalde Eguinoa jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 743E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
–Miren Arteaga Mazuelas andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 20ko 824E/2026 Ebazpenaren bidez izendatua, Lizarrako Osasun Barrutiko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
–M.ª Concepción Goñi Orayen andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 2ko 548E/2025 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.
–Idazkaria: Francisca Díaz Jiménez andrea.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorrita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabilita.
Iruñean, 2026ko uztailaren 3an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
Iragarkiaren kodea: F2609996