154. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

506/2026 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendapen berezia egiten baita Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publiko baten zuzendari posturako, zeinean 2026-2027 ikasturtean hasiko baita, orain arteko zuzendariak behar baino lehenago amaitu baitu kargualdia.

Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 29an emandako 42/2017 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendapen askearen bidez hautatzeko, ebaluatzeko eta haien izendapena berritzeko arauak eman ziren.

Bat etorriz aipatutako martxoaren 29ko 42/2017 Foru Aginduaren 11. artikuluarekin, deialdirik aurreikusita ez duten ikasturteetan ikastetxe bateratuetako zuzendari postuak hutsik gelditzen badira, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak karrerako irakasle funtzionario bat izendatuko du zuzendari. Izendapen hori ikasturte baterako izanen da, eta egiten den lehenbiziko deialdian sartu beharko da nahitaez. Horretarako, izendapen berezia eginen da, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Zuzendaritzaren ebazpen bidez. Orobat, xedatzen da ezen zuzendaritza taldeko kideak ezohiko izendapen baten bidez izendatuko direla, ikastetxe bateratuko zuzendariari dagokion epe bererako.

Agroforestal Ikastetxe Integratuan, Florencio Niño Villahoz jaunak behar baino lehenago amaitu du zuzendariaren kargualdia, horretarako ezarrita dauden arrazoietako bat tarteko dela.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nuria Solozabal Dueñas andrea izendatzea, izendapen berezi bidez, Agroforestal Ikastetxe Integratuko zuzendari kargurako, zeinean 2026-2027 ikasturtean hasiko baita, orain arte zuzendaria zenFlorencio Niño Villahoz jaunak behar baino lehenago amaitu baitu kargualdia; hori guztia jarraian ezartzen denarekin bat:

IKASTETXEA

KARGUA

IZENA

HASIERA

BUKAERA

Agroforestal II

Zuzendaria

Nuria Solozabal Dueñas

2026-07-01

2027-06-30

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusira, Langileriaren Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera, Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuko Nominen Atalera eta Gizarte Aseguruen Atalera eta interesdunari.

Iruñean, 2026ko uztailaren 16an.–Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria, Eneritz González Fernández (Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 16/2026 Foru Agindua, zeinaren bidez izendatzen baitira Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak).

Iragarkiaren kodea: F2610394