1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
51/2026 FORU DEKRETUA, uztailaren 22koa, Pilar Zapico Revuelta andrea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko idazkari tekniko nagusi izendatzen duena.
2026ko uztailaren 23an, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko idazkari tekniko nagusiak erretiroa hartuko da, eta, hortaz, hutsik geratuko da haren postua.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela idazkaritza tekniko nagusietako titularrak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Hori horrela, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2026ko uztailaren 22an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Pilar Zapico Revuelta andrea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko idazkari tekniko nagusi izendatzea, 2026ko uztailaren 24tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, dagozkion ondorioetarako.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko uztailaren 22an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F2610224