1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
237E/2026 FORU AGINDUA, uztailaren 21ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena José Ardaiz Ganuza jauna, Arrantza Bulegoko burua.
Jose Ardaiz Ganuza jauna Arrantza Bulegoko buru izendatu zen bitarte baterako, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urtarrilaren 13ko 29/2017 Foru Aginduaren bidez.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea José Ardaiz Ganuza jauna, Arrantza Bulegoko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariari eta Langileria Bulegoari.
Iruñean, 2026ko uztailaren 21ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2610173