1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
50/2026 FORU DEKRETUA, uztailaren 22koa, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.
Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak, zeina berriki aldatu baita martxoaren 23ko 3/2026 Foru Legearen bidez, bere 65. artikuluan, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren osaera berria ezartzen du.
Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua Nafarroako Foru Komunitatean gardentasuna sustatzeko organo independentea da. Kontseiluak buru bat izanen du, eta gai horretan esperientzia duten zenbait teknikari arituko dira kide gisa, hots:
a) Pertsona bat gardentasunaren arloan eskumena duen kontseilariak proposatuta.
b) Pertsona bat Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposatuta.
c) Pertsona bat Nafarroako Kontseiluak proposatuta.
d) Pertsona bat Nafarroako Kontuen Ganberak proposatuta.
e) Pertsona bat Foru Komunitateko Arartekoak proposatuta.
f) Pertsona bat Nafarroako Unibertsitate Publikoak proposatuta.
g) Pertsona bat Nafarroako Parlamentuak proposatuta.
Ordezko bat proposatzen ahalko da titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun pertsonalen bat duenean.
Goian aipatutako martxoaren 23ko 3/2026 Foru Legearen xedapen gehigarri bakarrak urtebeteko epea ematen du Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua osaera berriaren arabera eratzeko.
Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 65.3 artikuluak zehazten duenez, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideak lau urterako izendatuko ditu Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko buruak proposatuta, kasuan kasuko entitateek edo erakundeek haiek hautatu ondoren.
Egiaztatu da, espedientetik ondorioztatzen denez, behar diren hautapenak egin direla eta Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko buruak izendapenaren proposamena formalizatu duela.
Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12.5 eta 41.1.d) artikuluetan xedatutakoaren arabera, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita seiko uztailaren hogeita bian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,
DEKRETATZEN DUT:
1. Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideak izendatzea:
a) Gardentasunaren arloko eskumena duen departamentuak proposatuta:
–Titularra: Itziar Ayerdi Fernández de Barrena andrea, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Ordezkoa: Julia Fabiana Sireix Perta andrea, Gardentasun eta Osotasun Ataleko burua.
b) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposatuta:
–Titularra: Berta Enrique Cornago andrea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko idazkari nagusia.
–Ordezkoa: Bertha Sánchez Luna andrea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko teknikaria.
c) Nafarroako Kontseiluak proposatuta:
–Titularra: Pilar Álvarez Asiáin andrea, Nafarroako Kontseiluko legelari nagusia.
–Ordezkoa: Rafael Lara González jauna, Nafarroako Kontseiluko kidea.
d) Nafarroako Kontuen Ganberak proposatuta:
–Titularra: Gemma Angélica Sánchez Lerma, Nafarroako Kontuen Ganberako legelaria.
–Ordezkoa: José Contreras López jauna, Nafarroako Kontuen Ganberako idazkari nagusia.
e) Nafarroako Arartekoak proposatuta:
–Titularra: Carlos Javier Sarasibar Marco jauna, Nafarroako Arartekoaren idazkari nagusia eta aholkulari teknikoa.
–Ordezkoa: Inés Monreal Azcárate andrea, Nafarroako Arartekoaren aholkulari teknikoa.
f) Nafarroako Unibertsitate Publikoak proposatuta:
–Titularra: Juan Sebastián Grau Landarech jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko burua.
–Ordezkoa: José Antonio Marañón Oricain jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle eta Ikertzaileen Araubide Juridikoko eta Arau-garapeneko kudeatzaileordea.
g) Nafarroako Parlamentuak proposatuta:
–Titularra: Silvia Domenech Alegre andrea, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusia.
–Ordezkoa: Ignacio Ordoki Guarch jauna, Nafarroako Parlamentuko legelaria.
2. Foru dekretu hau izendatutako pertsonei jakinaraztea, eta igortzea Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, Nafarroako Kontseiluari, Nafarroako Kontuen Ganberari, Nafarroako Arartekoari, Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta Nafarroako Parlamentuari.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko uztailaren 22an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.– Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2610223