153. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 1972/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, izangaien bi zerrenda onetsi dira, bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako, zeinak sortu baitira goi mailako teknikari zaharberritzaileen lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez eratzeko deialdiaren ondorioz, bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 2168/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen goi mailako teknikari zaharberritzaileen lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez eratzeko, bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako. Deialdi horren barrenean, Itsaso Labari Jorge andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendaren eta aldi baterako kontratazioetarako izangai zerrendaren onespenaren aurka, zeina 2026ko ekainaren 12an argitaratu baitzen.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez:https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-ElektronikoaHorretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea gora jotzeko errekurtsoaren kopia hori.

Iruñean, 2026ko uztailaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2610311