2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Ardazko UAO-1.1 unitateko urbanizazio-proiektuan. Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, Gobernu Batzarrak 2026ko uztailaren 9an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Ardazko UAO-1.1 unitateko urbanizazio-proiektuaren aldaketa, Carlos Llonis Irigoyenek sustatua.
Iragarki hau argitara ematen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Sarrigurenen (Eguesibar), 2026ko uztailaren 15ean.–Jarduneko alkatea, Javier Villanueva Aldave.
Iragarkiaren kodea: L2609951