153. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Kalifikazio juridikoa aldatzea 02-636 lurzatiaren aurrean dagoen bideari. Jendaurreko informazioa

Urdiaingo Udalak, 2026ko ekainaren 19an egindako osoko bilkuran, hasierako gehiengo osoz, erabaki zuen kalifikazio juridikoa aldatzea 02/636 lurzatiaren aurrean dagoen bideari, eta hura desafektatzea, ondare-ondasun deklara dadin.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazio, kexa nahiz oharrak.

Baldin, jendaurreko aldia iraganik, alegaziorik egiten ez bada, behin betiko onetsiko da ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa.

Urdiainen, 2026ko uztailaren 10ean.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2609789