2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Urbanizazio proiektua, 4. poligonoko 24. eta 35. lurzatietan. Hasierako onespena
Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2026ko uztailaren 17ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Tuterako HAPOko 4. poligonoko 24. eta 35. lurzatietako eremua urbanizatzeko proiektua. V.S. Proyectos Servicios y Urbanismo SLk idatzi zuen, 2025eko urrian, Antiguo Molino SLk sustatuta.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, ediktua argitara emanda Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan. Espedientea Hirigintzako Administrazio Unitatean egonen da, inork aztertu nahi badu ere edo egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkeztu nahi baditu ere. Idatziz aurkeztu beharko ditu, Udalaren erregistro orokorra baliatuz.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2026ko uztailaren 22an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2610167