153. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, 2026. urtean hegoaldeko herrialdeetako toki-entitateekin tokian tokiko garapenaren aldeko lankidetza-proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN kodea: 920632.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/convocatoria/920632).

Deialdi honen helburua da proiektuak finantzatzea hegoaldeko herrialdeetako toki-entitateekin batera. Proiektu horiek eginen dira ELGAko Garapenaren Aldeko Batzordeak Garapenaren Aldeko Laguntza Ofiziala jasotzen ahal duten herrialde onuradunen indarreko zerrendan jasotako herrialdeetan. Bereziki lagunduko dira giza eskubideak babestera bideratutako proiektuak, honako arlo hauetan: hezkuntza, osasuna, etxebizitza, edateko ura eta saneamendua, eta tokiko garapen ekonomikoa. Landako edo hiriko komunitateei mesede egin behar diete, eta sustatu behar dute komunitateen eta beren tokiko ordezkari publikoen parte-hartze aktiboa, proiektu horiek proposatu, kudeatu eta gauzatzean.

Iruñean, 2026ko uztailaren 21ean.–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendariz Barnechea.

Iragarkiaren kodea: L2610352