153. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Eraispen- eta urbanizazio-proiektua Arrotxapeko Plan Partzialaren A6 unitatean. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko uztailaren 3an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 03-JUL-26 (7/UV).

Iruñeko Udalak, 2026ko martxoaren 5eko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Arrotxapeko Plan Partziala aldatzeko proiektua, Promociones OCEC SAk sustatuta. Aldaketak eragiten dio U.I. III-ko A-6 unitateari. Orobat, Udalbatzak, 2026ko martxoaren 5eko osoko bilkura berean, behin betiko onetsi zuen honako hau: "Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 unitate alternatiboaren eremurako antolamendu eta kudeaketarako hirigintza-hitzarmena". Hitzarmena Udalak eta Promociones OCEC SAk sinatu dute (azken hori da eremuko lurzoruen jabea).

2026ko martxoaren 25ean (erregistro elektronikoko zenbakia: 2026/33339), Navarra de Inversiones y Gestión Inmobiliaria SAUk Hirigintza Gerentzian aurkeztu zituen Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 unitaterako eraispen- eta urbanizazio-proiektuak.

2026ko ekainaren 22an, Navarra de Inversiones y Gestión Inmobiliaria SAUk (erregistro zenbakia: 2026/65239) Hirigintza Gerentzian aurkeztu zituen Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 unitaterako eraispen- eta urbanizazio-proiektuak, non jasotzen baitziren 2026ko martxoan aurkeztutako agiriaren gainean egindako oharrak.

Espedientean sartu dira, orobat, Hirigintza Kudeaketako Zerbitzuaren txosten teknikoa eta txosten juridikoa (biak dira Hirigintza Gerentziakoak, eta onespenaren aldekoak).

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea Arrotxapeko Plan Partzialaren A6 unitaterako eraispen- eta urbanizazio-proiektua, bat etorriz Udalaren txosten teknikoarekin, zeina espedientean baitago. Navarra de Inversiones y Gestión Inmobiliaria SAU da proiektuaren sustatzailea.

2. Espedientea jendaurrean jartzea 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, egoki iritzitako alegazio-idazkiak aurkez daitezen epe horren barnean; hori guztia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 134.5. eta 74. artikuluetan (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onestekoa).

3. Agintzea espedientea ikusgai egon dadila Udaleko Hirigintza Gerentziako bulegoetan (Armada etorbidea 2, 6. sol., 31002 Iruña), jendearentzako orduetan, bai eta Iruñeko Udalaren web-orrian ere.

4. Iragarki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Iruñeko Udalaren web-orrian (https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion) eta ediktuen taulan.

5. Obrak hasi aurretik, sustatzaileak 225.846,77 euroko abala edo bermea utzi beharko du. Zenbateko hori da bi proiektuetako eraispen- eta urbanizazio-lanak eta obren zuzendaritza-gastuak kontrata bidez exekutatzeko aurrekontuen baturaren %30; hori guztia, bat etorriz Udalaren txosten teknikoarekin.

6. Sustatzailea eta obraren zuzendari fakultatiboa behartuta egonen dira Hirigintza Gerentziarekin eta udal-zerbitzu eskudunekin koordinatzeko obren exekuzioa. Orobat, bete beharko dituzte espedientean sartutako txosten sektorialetan eta behin betiko urbanizazio-proiektuan (2026ko ekainaren 22an aurkeztu zen) ezarritako baldintza teknikoak.

7. Urbanizazio-obren eta horien exekuzioari funtzionalki lotutako eraispen-jarduketen kontratazioak bete beharko du kontratazio publikoari buruzko araudi aplikagarrian ezarritakoa, bat etorriz xedatuta dagoenarekin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginean eta Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean.

8. Erabaki hau Navarra de Inversiones y Gestión Inmobiliaria SAUri jakinaraztea.

Iruñean, 2026ko uztailaren 16an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2609910