2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
Xehetasun-azterketa, UA-1.4 unitateko 3-A lurzatian. Hasierako onespena
Otsagabiko Udalak, 2026ko uztailaren 16an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Jacar Logística SLk aurkeztutako xehetasun-azterketa. Haren xedea da mantsarden eta leihoen kopurua eta kokalekua ezartzea UA-1.4 unitateko 3-A lurzatiko eraikinaren estalkian (bizitegi-eraikin kolektiboa da, lau etxebizitzakoa).
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua betetzeko (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Otsagabian, 2026ko uztailaren 17an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizkoz.
Iragarkiaren kodea: L2609954