2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 195. lurzatian. Hasierako onespena
Mendigorriko Udaleko Alkatetzak 2026ko uztailaren 21ean eman ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Mendigorriko planeamenduaren arau subsidiarioen gainekoa, 2. poligonoko 195. lurzatian.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Mendigorrian, 2026ko uztailaren 22an.–Alkate udalburua, Ion Erro Arbizu.
Iragarkiaren kodea: L2610270