153. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 122. lurzatian. Hasierako onespena

Lesakako Udaleko alkateak, uztailaren 22ko 540/2026 Ebazpenaren bidez, erabaki du hasiera batez onestea Arretxea kaleko 30 zenbakia duen Sutegia etxearen hiri-jarduketako plan berezia (3. poligonoko 122. lurzatia), Jorge Echepetelecu Macicior jaunak sustatu duena.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

Lesakan, 2026ko uztailaren 23an.–Alkatea, Ladis Satrustegi Alzugarai.

Iragarkiaren kodea: L2610319