153. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARUNBEKO KONTZEJUA

Ordenantza, auzo-bideen, lurzati-bilketako bideen eta mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duena. Jendaurrean jartzea

Larunbeko Kontzejuko Batzarrak, 2026ko ekainaren 20an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Auzo-bideen, lurzati-bilketako bideen eta mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Larunben, 2026ko ekainaren 20an.–Kontzejuko burua, Eduardo Goikoa Arbilla.

Iragarkiaren kodea: L2609940