153. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Kontribuzio bereziak, Sardilla industrialdea urbanizatzeko obretarako (VI. fasea). Jendaurrean jartzea

Funesko Udalak, 2026ko uztailaren 27an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea kontribuzio bereziak ezartzeko eta arautzeko espediente bat, Sardilla industrialdea urbanizatzeko (VI. fasea). Kontribuzio horiek barne hartzen dituzte B kalea eta industrialdeko alboak zolatzeko obrak.

Aipatutako erabakia eta espedientea jendaurrean egonen dira udaleko Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun izan daitezkeenek egin ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak eta aukera izan dezaten zergadunen administrazio elkarte bat eratzeko, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119. eta 120. artikuluetan ezarritakoarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2026ko uztailaren 29an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2610509