2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Hirigune historikoko hiri-jarduketarako eta babeserako plan berezia. Hasierako onespena
Lizarrako Udalak, 2026ko uztailaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hirigune historikoko hiri-jarduketarako eta babeserako plan berezia, udalak berak sustatutakoa.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta aldi horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta udalaren egoitza elektronikoan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lizarran, 2026ko uztailaren 29an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2610605