153. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa, Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean (1. ordenantza). Behin betiko onespena

Arangurengo Udalak, 2026ko apirilaren 28ko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez aldaketa bat onestea Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean (Arangurengo Udalaren 1. ordenantza).

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2026ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 19an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsi da, bat etorriz erantsita ageri den testuarekin. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aldaketaren ondorioz, bada, 5 bis artikulua sartu da Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean. Hona hemen haren testua:

5 bis artikulua. Eraikuntza, instalazio edo obrek %90eko hobaria izanen dute zergaren kuotan, baldin eta autokontsumorako sistemak ezartzen badituzte eguzki-energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako. Hobari horren aplikaziorako, beharrezkoa izanen da beroa sortzeko instalazioetan administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak jartzea. Hobariak atzeraeraginezko izaera izanen du, eta atzeraeragin hori urtebetekoa izanen da, otsailaren 13ko 1/2026 Foru Legea indarrean jarri zenetik (haren bidez aldatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Mutiloan, 2026ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2610026