2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Alkatetzak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari dirulaguntzak ematearen alorrean eskuordetutako eskumena
Altsasuko Udaleko alkateak, uztailaren 15ean, honako ebazpen hau eman zuen:
Alkatetzaren 991/2026 Ebazpena, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez alkatetzak bereganatzen baitu Tokiko Gobernu Batzarrari dirulaguntzak ematearen alorrean eskuordetutako eskumena, eta zeinaren bidez ebazten baita kirol klubei eta elkarteei dirulaguntzak emateko 2026ko deialdia, beren kirol jarduerak sustatu eta garatzeko.
Hauxe dio 10.1 artikuluak, azaroaren 26ko 40/2015 Legean (lege horrek hizpide ditu herri administrazioen araubide juridikoa eta administrazio prozedura erkidea): "Organo gorenek berenganatu egin dezakete beren mendeko organoek ebatzi ohi dituzten edo eskuordetza bidez ebatzi beharreko gai baten edo batzuen ardura, arrazoi teknikoek, ekonomikoek, juridikoek edota gizartearen edo lurraldearen aldetikoek hala eskatzen dutenean".
Kasu honetan, komeni da, eraginkortasunari lotutako arrazoiengatik, Alkatetzak beregana dezan Tokiko Gobernu Batzarrak duen eskumena, administrazio-egintza hau emateko. Izan ere, hobe da kide bakarreko organo batek edukitzea eskumen hori, eta, hala, behar ez izatea bilkurarik eratzea eta deialdirik egitea. Alkatetzak eskumenak bereganatzeko arrazoia da kirol klub eta elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia ahalik eta lasterren ebatzi nahi dela, deialdi horretan jaietan eta azoketan eginen diren kirol-jarduerek ere jasota baitaude, eta deialdiak, hortaz, ebatzia egon behar baitu jaietako programa aurkeztu aurretik. Hain zuzen, Kultura Batzordean aurkeztuko da, 2026ko uztailaren 24rako aurreikusia dagoen bilkuran.
Horrenbestez, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Toki Erakundeen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduri, zehazki, 43., 44., 45., 114., 118., 120. eta 121. artikuluei (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez),
EBAZTEN DUT:
1. Alkatetzak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari dirulaguntzak ematearen alorrean eskuordetutako eskumena, kirol klubei eta elkarteei dirulaguntzak emateko 2026ko deialdiaren ebazpena onets dezan. Dirulaguntza horien helburua da kirol jarduerak sustatzea eta garatzea.
2. Ebazpen honen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Nolanahi ere, eskumenen bereganatzea eraginkorra izanen da administrazio-egintza hau sinatzen den unetik.
3. Udalbatzari eskumenen bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Altsasun, 2026ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2609911