2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA
Izangaien zerrenda bat eratzea, aldi baterako kontratazioak egiteko administrari-ofizialaren lanpostuan (C maila), sortzen ahal diren beharrei erantzutearren
Tuterako Udalaren Ur Batzordeak, 2026ko ekainaren 24ko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat eta oinarriak onetsi zituen, administrari-ofizialaren lanpostuan (C maila) aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko, Tuterako Udalaren Ur Batzordean sortzen diren beharrei erantzutearren.
20 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Azken eguna baliogabea bada, epea luzatu eginen da, hurrengo lehen egun baliodunera arte. Deialdiaren testu osoa eta oinarriena ikusten ahal da Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, esteka honetan:
https://sede.tudela.es/sta/CarpetaPublic/doEvent?APP_CODE=STA&PAGE_CODE=PTS2_EMPLEO
Tuteran, 2026ko uztailaren 10ean.–Zinegotzi ordezkaria, Anichu Agüera Angulo.
Iragarkiaren kodea: L2609987