153. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

160/2026 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitira "Tafalla-Lizarra 1" zirkuituan 66 kV-eko aireko linea 428. euskarritik 515. euskarrira bitarte berritzeko proiekturako, Deierriko udal-mugartean. Horrekin batera, proiektua onura publikokoa dela zehazki deklaratzen da. Espedientearen kodea: SAT11771.

2026ko martxoaren 10ean, eta bat etorriz Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan xedatutakoarekin, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatu zituen, bai eta onura publikokoa dela zehazki deklaratzea ere, proiektu honetarako: "Tafalla-Lizarra 1" zirkuituan 66 kV-eko aireko linea 428. euskarritik 515. euskarrira bitarte berritzeko proiektua, Deierriko udal-mugartean. Espedientearen kodea: SAT11771.

Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, hauek dira gauzatu beharreko jarduketak:

–Egun dagoen 504. euskarriaren ordez beste bat jartzea, altuagoa.

–Egun dagoen 505. euskarriaren ordez beste bat jartzea, altuagoa.

–Egun dagoen 507. euskarriaren ordez beste bat jartzea, altuagoa.

–Egun dagoen 508. euskarriaren ordez beste bat jartzea, altuagoa.

–Egun dagoen 509. euskarriaren ordez beste bat jartzea, altuagoa.

–Egun dagoen 511. euskarriaren ordez beste bat jartzea, altuagoa.

–Egun dagoen 512. euskarriaren ordez beste bat jartzea, altuagoa.

–Egun dagoen 513. euskarriaren ordez beste bat jartzea, altuagoa.

–Linea tenkatzea 512. euskarritik 515. euskarrira bitarte.

–Aireko linea muntatzea, 1.636 metrokoa, 100-AL1/17-ST1A motako kablea jarriz, 428. euskarritik 512. euskarrira.

–Aireko linea desmuntatzea, 1.636 metrokoa, LA 95 kablea kenduz, egungo 428. euskarritik 512. euskarrira.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki bat argitaratu baitzen 2026ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 14koan, eta Diario de Navarra egunkarian, 2026ko apirilaren 15ekoan, eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Informazioaren berri eman zitzaion, halaber, Deierriko Udalari, jendaurrean jar zezan iraupen bereko epean. Espedientean dago jendaurrean egin izana egiaztatzen duen eginbidea.

Ez zen alegaziorik jaso.

Horrekin batera, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaien erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:

ERAKUNDEA

TXOSTENA

DATA

Deierriko Udala

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzua

X

2026-06-15

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiko Herri-lurren Atala

X

2026-04-15

Txosten horien edukia eta azterketa laburbiltzen dira ebazpen honen I. eranskinean.

Jarduketak ez du ingurumen ez hirigintza baimenik behar, linea berritzean datzalako, orain dagoen trazadura bera erabiliz eta euskarriak ordeztuz dauden tokietan.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea proiektu horretarako.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea, bai eta onura publikokoa dela zehazki deklaratzea ere, proiektu honetarako: "Tafalla-Lizarra 1" zirkuituan 66 kV-eko aireko linea 428. euskarritik 515. euskarrira bitarte berritzeko proiektua, Deierriko udal-mugartean, aurkeztutako exekuzio proiektua onestea eta proiektua gauzatzeko hogeita hamasei hilabeteko epea ematea.

2. Baimen hauek emanda ere, proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

3. Instalazioak egin beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute honako arau hauetan xedatutakoarekin: Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTE 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua eta Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTL 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua.

4. Behin proiektua exekutaturik, eskatzaileak ustiatzeko behin betiko baimena eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudiko gainerako dokumentazioa ere.

5. Instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda 2026ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 14koan, jendaurrean jartzeko, eta ebazpen honen II. eranskinean azaltzen da, aldaketarik gabe.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzura eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiko Herri-lurren Atalera.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

8. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

9. Ebazpen hau jakinaraztea Deierriko Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2026ko uztailaren 16an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

I. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK

Jarraian, jasotako txostenen laburpena eta azterketa azalduko dira:

1. txostena. Herri-lurren Atala.

VP032/26 txostenaren bidez (2026ko apirilaren 15ean jaso zen), Herri-lurren Atalak jakinarazi zuen, kasu honetan, aldeko irizpidea ezartzen zuela ukitutako abelbideekiko gurutzaketarako; nolanahi ere, jakinarazi zuen zenbait baldintza kontuan hartu behar zirela abelbideen gaineko ukipenak minimizatzeko. Horrekin batera, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 233/2026 Ebazpena eransten da, goi tentsioko 66 kV-eko aireko linearen gurutzaketarako baimena ematen duena, Herri-lurren Atalaren txostenak azaltzen duen bezala.

Erantzuna:

2026ko ekainaren 15ean, sustatzaileak adierazi zuen onartzen zuela eta ados zegoela, espresuki.

2. txostena. Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.

2026ko ekainaren 15ean jaso zen 2026-OI-291 MP txostenaren bidez, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak aditzera eman zuen, ur jabari publikoaren gaineko ukipenei eta korronteen erregimenari dagokienez, egin nahi diren obrak baimentzen ahalko direla, espedienteko dokumentazioaren arabera, baldin eta legezko arauak betetzen badira.

Era berean, adierazten du sustatzaileak, lanak hasi baino lehen, erakunde horren nahitaezko administrazio-baimena lortu beharko duela.

Erantzuna:

2026ko uztailaren 7an, sustatzaileak adierazi zuen onartzen zuela txostena eta ados zegoela espresuki.

II. ERANSKINA.–SAT11771 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Finka (proiektuaren arabera)

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Lur mota / laborea

Euskarriaren okupazioa

m²

Linearen luzera

m

Lurgain-zortasuna

m²

LAKARKO KONTZEJUKO HERRI-LURRAK

1

DEIERRI

7

754

310000000001433141AP

LEHORREKO ALORRA

2,04

ORAIN DAGOENA

ORAIN DAGOENA

FRANCISCO ATAUN MUNARRIZ

2

DEIERRI

12

315

310000000002288917PQ

LEHORREKO ALORRA

0,64

ORAIN DAGOENA

ORAIN DAGOENA

MURELUKO KONTZEJUKO HERRI-LURRAK

3

DEIERRI

12

132

310000000001433492PO

LEHORREKO ALORRA

1,93/2,04

ORAIN DAGOENA

ORAIN DAGOENA

JOSE JAVIER UNANUA ARAGON

4I

DEIERRI

14

250

310000000002288926HU

LEHORREKO ALORRA

1,72

ORAIN DAGOENA

ORAIN DAGOENA

MARIA CORONA SANZ DE GALDEANO EGUILAZ

5

DEIERRI

14

267

310000000001433795XZ

LEHORREKO ALORRA

2,04/3,1

ORAIN DAGOENA

ORAIN DAGOENA

MARIA VICTORIA TEOFIL CHAVARRI LOPEZ DE DICASTILLO

6

DEIERRI

14

146

310000000001433704RE

LEHORREKO ALORRA

0,64

ORAIN DAGOENA

ORAIN DAGOENA

Iragarkiaren kodea: F2610133