153. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

142/2026 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onartzen baita atzera egitea proiektu hau onura publikokoa dela zehazki deklaratzeko bigarren izapidean: energia elektrikoa ekoizteko "Rada 4" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 1 MW-ekoa, eta harekin lotutako transformazio- eta ebakuazio-azpiegiturak, Murillo el Cuendeko udal-mugartean. Espedientearen kodea: 5232-CE.

Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak martxoaren 13an emandako 26/2025 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman zitzaizkion Energías Renovables Arnetum SLri, energia elektrikoa ekoizteko "Rada 4" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eraiki dezan Murillo el Cuendeko udal-mugartean, 1 MW-eko potentzia instalatukoa, baita harekin loturiko transformazio- eta ebakuazio-azpiegiturak ere.

Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 41/2025 Ebazpenaren bidez zehazki deklaratzen da proiektu hau onura publikokoa dela: energia elektrikoa ekoizteko "Rada 4" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 1 MW-ekoa, eta harekin lotutako transformazio- eta ebakuazio-azpiegiturak, Murillo el Cuendeko udal-mugartean.

Oharturik akatsak daudela ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan, zeinetarako deklaratu baitzen zehazki instalazioaren onura publikoa, Energías Renovables Arnetum SLk, 2026ko maiatzaren 6an, eskaera-orria aurkeztu zuen, informazioa zuzenduta eta osatuta, instalazioa onura publikoko dela zehazki deklaratzeko bigarren izapideari hasiera emateko.

Bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan ezarritakoarekin, proiektuaren agiri teknikoa eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda berria jendaurrean egon dira bigarrenez, 30 egun baliodunean. Horretarako, iragarkia argitaratu zen 2026ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 28koan, eta Diario de Navarra egunkarian, 2026ko maiatzaren 29an, eta, orobat, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean argitaratu zen, dagokion fitxan. Halaber, informazioa Murillo El Cuendeko Udalari bidali zitzaion, iraupen bereko epean jendaurrean jar zezan.

2026ko uztailaren 2an, sustatzaileak eskatu du bertan behera uzteko instalazioa onura publikokoa dela zehazki deklaratzeko bigarren izapidea, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan ageri den lurzati bakarraren jabearekin akordioa lortu baitu (ikusi I. eranskina).

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak proposatu du eskatutakoa onartzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onartzea atzera egitea proiektu hau onura publikokoa dela zehazki deklaratzeko bigarren izapidean eta hura bukatutzat ematea: energia elektrikoa ekoizteko "Rada 4" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 1 MW-ekoa, eta harekin lotutako transformazio- eta ebakuazio-azpiegiturak, Murillo el Cuendeko udal-mugartean.

2. Indarrik gabe uztea Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 41/2025 Ebazpena, zeinaren bidez zehazki deklaratzen baita proiektu hau onura publikokoa dela: energia elektrikoa ekoizteko "Rada 4" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 1 MW-ekoa, eta hari lotutako transformazio- eta ebakuazio-azpiegiturak, Murillo el Cuendeko udal-mugartean.

3. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari eta Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Energías Renovables Arnetum SLri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio-bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espedientearen kodea adierazi beharko da.

6. Ebazpen hau Murillo el Cuendeko Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen jurisdikzio-ordenari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

Iruñean, 2026ko uztailaren 17an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.

I. ERANSKINA.–"RADA 4" EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

(5232-CE ESPEDIENTEA)

Lurpeko linearen ukipenak

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA

BEHIN BETIKO UKIPENAK

ALDI BATERAKO UKIPENA

OHARRAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Azpilurzatia

Lur mota / Laborea

Jabea

Kanalizazioaren luzera

m

Kanalizazioaren zabalera

m

Kanalizazioaren
azalera

m²

Aldi baterako
okupatutako azalera

m²

Murillo el Cuende

9

72

A

LEHORREKO ALORRA

José Javier De Silva Mendaro (%50)

Esteban Antonio Torres Silva (%16,66)

María Adriana Torres Silva (%16,66)

María Fernanda Torres Silva (%16,66)

120

1

120

120 x 15 = 1.800

160 mm-ko hodi baten kanalizazioa lurperatuko da, 1,5 m-ko sakoneran.

Obrak egiteko, 15 metro zabaletara, kanalizazioaren ardatzetik neurtuta; lanak egiteko epea: 30 egun.

Iragarkiaren kodea: F2610003