153. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2192/2026 EBAZPENA, uztailaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita zerbitzu orokorretako arduradun lanpostuan (nekazaritza jarduerak) aritzeko aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda bat osatzeko hautapen proben bidez.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan dauden langile beharrak ikusita, bidezkoa da deialdi bat egitea zerbitzu orokorretako arduradun lanpostuan (nekazaritza jarduerak) aritzeko aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda bat osatzeko hautapen proben bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrei erantzuteko, salbu eta Osasun Departamentuaren mendeko erakundeetan.

Deialdi hau onesten da Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42.2.c) artikuluan xedatutakoaren babesean (ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendua), eta bat etorriz Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan xedatzen denarekin (horren bidez onesten dira aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak), baita aplikagarriak diren gainerako arauekin ere.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deialdi bat onestea zerbitzu orokorretako arduradun lanpostuan (nekazaritza jarduerak) aritzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko hautapen proben bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrak betetzeko, salbu eta Osasun Departamentuaren mendeko erakundeetan.

2. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2026ko uztailaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

I. ERANSKINA.–DEIALDIA, ZERBITZU OROKORRETAKO ARDURADUN LANPOSTUAN (NEKAZARITZA JARDUERAK) ARITZEKO ALDI BATERAKO KONTRATAZIOETARAKO IZANGAIEN ZERRENDA BAT OSATZEKO HAUTAPEN PROBEN BIDEZ

Honako hauek arautuko dute deialdia:

OINARRIAK

Lehena.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da zerbitzu orokorretako arduradun lanpostuan (nekazaritza jarduerak) aritzeko aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda bat osatzea hautapen proben bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko, salbu eta Osasun Departamentuaren mendeko erakundeetan.

Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda hori erabili baino lehen, langile finkoen zerrendak erabiliko dira, daudenak edo etorkizunean osatzen direnak, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Bigarrena.–Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, parte hartu nahi duten izangaiek betebehar hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte har dezakete, orobat, Espainiako nazionalitatea dutenen eta Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea dutenen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina. Parte hartzen ahalko dute, halaber, adin horretara iritsita ere, beren gizarte aurreikuspeneko sisteman pentsio baterako eskubidea sortzeko ezarritako gabealdia osatu ez dutenek, edo pentsioa osorik kobratzeko behar den kotizazio aldira iritsi ez direnek.

c) DBHko graduatu titulua, eskola graduatua, oinarrizko lanbide heziketako titulua edo lehen mailako lanbide heziketako titulua izatea, edo horietako baten baliokidetzat hartutako beste titulu bat, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina izatea, edo, hala badagokio, eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen titulu hori eskuratzeko moduan egon izanaren ziurtagiria.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.

d) C motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

f) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.

2.2. Aurreko atalean jasotako baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, baita hautapen prozesu osoan, kontratazio-eskaintzaren unean eta kontratuak indarrean iraun bitartean ere.

Hirugarrena.–Eskaerak eta agiriak.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak hamar egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Herritarrentzako lan-deialdiak" atalean, deialdi honen fitxan sartuz.

Eskaeran, interesdunek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

3.3. Parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasuna ofizialki aitortuta duten parte-hartzaileek eskaeran bertan adierazi beharko dute, eta eskaneatuta erantsi beharko dute IMSERSOk edo autonomia erkidegoko organo eskudunak horren gainean emandako ziurtagiria.

Desgaitasuna duten izangaiek probak egiteko behar diren denboren eta bitartekoen egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte. Horretarako, eskaeran berariaz adierazi beharko dute eta, horretarako prestatutako tokian, zehaztu beharko dituzten egokitzapenak edo denbora- eta/edo baliabide-doikuntzak. Era berean, egokitzat jotzen duten dokumentazioa aurkezten ahalko dute eskaera aurkezteko unean. Eskaera horiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, proba egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak zehazteko.

Izangaiek aurkezten duten dokumentazioak ez du zertan izan jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua; hortaz, dokumentu horien kopia soilak aurkezten ahalko dira, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira. Hala ere, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

Desadostasunik sortzen bada ofizioz egiaztatutako datuen eta interesdunak deklaratzen dituenen artean, edo haien gaineko alderdiren bat argitu behar bada, behar den errekerimendua eginen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.–Izangaiak onartzea.

4.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesteko, eta aginduko du argitara daitezela Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.nafarroa.eus), deialdiaren fitxan.

Baztertutako izangaiek, behin-behineko zerrendak argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkezten ahalko dituzte baztertzearen arrazoiari buruz, eta, hala badagokio, baztertzearen arrazoi izan diren akatsak zuzendu. Alegazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Internet bitartez, Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.nafarroa.eus), deialdiaren fitxan.

Izangai bazterturik ez bada, onartuen behin betiko zerrendak zuzenean onetsiko dira.

4.2. Behin betiko zerrendak.

Alegazioak egiteko epea igaro ondoren, eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsiko dira.

Zerrenda horiek Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira (www.nafarroa.eus), deialdiaren fitxan, deialdian ezarritako hautapen probak egiteko data, ordua eta tokiarekin batera.

Izangaiek eskaeran atzera egin dutela ulertuko da, baldin eta, emandako epean, aurkeztutako eskaera zuzendu ez badute edo ongi zuzendu ez badute.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla aitortzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak daukana aztertuta, eskatutako baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

4.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Bosgarrena.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Alfredo Rueda Diez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Enologia Bulegoko burua.

Ordezko epaimahaiburua: Ana Sagüés Sarasa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Ataleko burua.

Epaimahaikidea: Sonia Fuentetaja González, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaikidea: María Teresa Larumbe Álvarez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Ataleko burua.

Epaimahaikidea: Ramiro Vélez Gil, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko zerbitzu orokorretako arduraduna (nekazaritza jarduerak).

Ordezko epaimahaikidea: José Félix Cibriain Sabalza, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Mahastizaintzako Bulegoko burua.

Epaimahaikidea: María Teresa Soro Marqués, Langileria Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Izaskun Martín Rodríguez, Langileria Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Idazkaria: Inmaculada Martínez de Morentin Sevillano, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Langileriaren eta Herritarrei Arreta emateko Ataleko burua.

Ordezko idazkaria: Teresa Nagore Ferrer, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landa Garapenaren, Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

5.2. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko diote.

Halaber, zilegi da epaimahaia osatzen duten kideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

5.3. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago gutxienez kideen gehiengo osoa. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egiten dituzten pertsonek edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistak hartzen ahalko ditu probetarako, eta horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

Seigarrena.–Probak.

6.1. Hautapen prozesuan proba bakar bat eginen da, teoriko-praktikoa, bi ariketa izanen dituena. Ariketa horiek egun berean eginen dira, bata bestearen atzetik:

–Lehen ariketa, teorikoa: test motako 25 galdera, gehienez, erantzun beharko dira idatziz, ebazpen honen II. eranskinean ageri diren gaiei buruz. Galdera bakoitza erantzuteko hiru aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzeko, erantzun zuzenaren balioaren erdia kenduko da.

Ariketa honek, gehienez ere, 25 puntuko kalifikazioa izanen du.

–Bigarren ariketa, praktikoa: ebazpen honen II. eranskinean ageri diren gaiei buruz epaimahaiak proposatuko dituen kasu praktiko batzuk ebatzi beharko dira idatziz.

Ariketa hau plika sistemaren bidez eginen da, eta 25 puntuko kalifikazioa du gehienez ere.

Epaimahaiak finkatuko du probaren gehieneko iraupena, hura hasi baino lehen. Bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortzen ez duten izangaiak (15 puntu).

6.2. Proba egiteko ez da inolako testurik ez dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu eta mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza eta epaimahaiak uzten dituen baliabideak.

6.3. Probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat eraman beharko dute bertara. Nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertuta geldituko dira.

6.4. Desgaitasuna aitortua dutenei proba egiteko behar dituzten denbora eta baliabideak egokituko zaizkie, posible den neurrian, hala eskatu badute.

Zazpigarrena.–Emaitzak.

7.1. Proben kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.nafarroa.eus), deialdiaren fitxan, argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du emaitzei buruzko alegazioak telematika bidez aurkezteko.

7.2. Alegazioak aurkezteko epea amaitu eta alegazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak probaren behin betiko emaitzak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.nafarroa.eus), deialdiaren fitxan, eta horrekin batera, hautapen prozesua gainditu dutenen zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeran.

7.3. Epaimahaiak berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko ditu izangaien puntuazioetan gertatzen diren berdinketak, halakorik gertatzen bada. Berdindutako izangai guztien artean, bat hautatuko da ausaz. Berdinketa guztiak hurrenkera alfabetikoari jarraikiz deseginen dira, abiapuntu harturik zozketa horretan hautatzen den izangaiaren deiturak eta izena. Zozketaren emaitzak Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko dira (www.nafarroa.eus), deialdiaren fitxan.

7.4. Oinarri honetan ezarritako jarduketak bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dizkio probak gainditu dituzten izangaien zerrendak, onets ditzan. Zerrendekin batera, hautapen prozesuaren espediente osoa ere bidaliko dio.

Zortzigarrena.–Zerbitzu orokorretako arduradun lanpostuan (nekazaritza jarduerak) aritzeko izangaien zerrendak eta lan eskaintzak.

8.1. Hautapen prozesuaren espediente osoa jaso ondoren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.nafarroa.eus) argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

8.2. Izangaiei lana eskaintzean eta, kasua bada, kontratatzean, arau hauetan ezarritakoari jarraituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako administrazio publikoetako administrazio araubideko langileen kontratazioa arautzen duen irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretua, deialdi honetako oinarriak; Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Agindua, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

8.3. Kontratazio eskaintza jasotzen dutenek, kontratazioa egin aurretik, eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Horretarako, DBHko graduatu tituluaren, eskola graduatuaren, oinarrizko lanbide heziketako tituluaren edo lehen mailako lanbide heziketako tituluaren kopia aurkeztu beharko dute, edo horien baliokidetzat aitortutako beste batena, edo titulu hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren agiriarena, edo, hala badagokio, eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen eskuratzeko moduan egon izanaren ziurtagiria.

Era berean, behar denean, izangaiek egiaztatu beharko dute betetzen dituztela eskaintza honen bidez bete nahi den plazaren betebehar espezifikoak.

Izangaiek aurkezten duten dokumentazioak ez du zertan izan jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua; hortaz, dokumentu horien kopia soilak aurkezten ahalko dira, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira. Hala ere, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

8.4. Eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten izangaiak hautapen prozesutik baztertu eginen dira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

Bederatzigarrena.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak emandakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

II. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA

1. gaia.–255/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

2. gaia.–Nafarroako geografia fisikoa eta ekonomikoa nekazaritza sektoreari dagokionez. Nafarroako ezaugarri agroklimatikoak.

3. gaia.–Nekazaritzako ekoizpenerako makineria eta haren tresneria: traktorea eta lanabesak. Sasiak garbitzeko makinak, motozerrak, inausteko makinak, sulfatatzeko makinak eta ponpak.

4. gaia.–Lurzoruaren ongarriketa. Mahastiak gidatzeko sistemak eta moduak. Inausketa-sistemak. Berdeko eragiketak.

5. gaia.–Mahatsondoen izurriteak eta gaixotasunak. Borroka-estrategiak eta kontrolatzeko baliabideak.

6. gaia.–Mahats-bilketa: heldutasuna, bilketa, garraioa eta harrera. Mahats-bilketaren tratamendu mekanikoa. Mahats-bilketaren zuzenketak. Sulfitatzea.

7. gaia.–Upeleratzea: nola upeleratu, ontzi motak eta formak. Zurak ardoa egiteko eta ontzeko duen garrantzia.

8. gaia.–Ardo beltzen elaborazioa, hartzidura alkoholikoaren kontrola, beratzearen kontrola, prentsaketa eta hartzidura malolaktikoaren kontrola.

9. gaia.–Ardo zurien elaborazioa: mahats-bilketaren manipulazioa, tratamenduak eta hartziduren kontrola. Barrikan hartzitutako ardo zurien elaborazioa.

10. gaia.–Ardo gorrien elaborazioa. Ardo apardunen elaborazioa. Ardo gorrien eta apardunen elaborazio motak.

11. gaia.–Ardogintza bereziak: beratze karbonikoko ardo beltzak, usteldura nobleko ardoak, likore-ardoak, ardo aromatizatuak, ardo gozoak.

12. gaia.–Industria enologikoaren material osagarriak. Biltegiratzeko lokalak eta ardo-ontziak. Industria enologikoko ontziak, eta botilei tapoia jartzea. Industria enologikoko detergenteak eta desinfektatzaileak.

13. gaia.–Elaboraziorako behar den makineria. Segurtasunaren eta higienearen legeak industria enologikoan aplikatzea. Laneko segurtasunaren kudeaketa: arriskuak eta prebentzioa.

14. gaia.–Mahastizaintza- eta ardogintza-industriako hondakinen kudeaketa: patsen eta hondarren kudeaketa eta aprobetxamendua.

Oharra: zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Iragarkiaren kodea: F2609804