2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
Azkarateko UE-AZ 1 exekuzio unitatearen kudeaketarako hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena
2026ko ekainaren 24ko osoko bilkuran erabakita, behin betikoz onetsi zen lur urbanizagarrian dagoen Azkarateko UE-AZ 1 exekuzio unitatearen kudeaketarako hirigintza hitzarmena, nahitaez eman behar den sektore edo esparruko aprobetxamenduaren %10ari dagokion lurzoru kopurua balio ekonomikoagatik ordezkatzeko.
Argitaratzen den egintza honen aurka errekurtso hauek aurkezten ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, onespena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean.
Araitzen, 2026ko uztailaren 17an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.
Iragarkiaren kodea: L2609956