2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Santa María zahar-egoitzaren 2026rako plantilla organikoan. Hasierako onespena
Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2026ko uztailaren 16ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea Los Arcosko Santa María zahar-egoitzaren 2026rako plantilla organikoan.
Onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Los Arcosen, 2026ko uztailaren 16an.–Mankomunitateko burua, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2609953