2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibil bat egiteko
Azkoiengo alkateak, 2026ko uztailaren 13an, honako ebazpen hau eman zuen:
Ikusirik Alkateak 2026ko ekainaren 17an emandako 2026-0551 dekretua, zeinaren bidez Nieves Monroy Gil zinegotziaren esku utzi baitziren Alkatetza honi dagozkion eginkizunak, ezkontza zibil bat egiteko (20260525/024765 espedientea). Ezkontza 2026ko uztailaren 18an izanen da, eta dagozkion izapideak Azkoiengo Erregistro Zibilean ari dira egiten.
Ezkonduko direnek adierazi dute ezkontza zibila egiteko eskuordetzea aldatu nahi dutela, Nieves Monroy Gil zinegotziak egin ordez, Udal honetako Maite Urroz Sola zinegotziak egin dezan.
Bat etorriz abenduaren 23ko 35/1994 Legearekin eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako Jarraibidearekin (alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa, zeina loturik baitago Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta ondokoekin), eta erabiliz ditudan ahalmenak, zeinak jaso baitira Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta ondokoetan, esleiturik dauzkadan eskumenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Ezkontza zibil bat egiteko (20260525/024765 espedientea) Nieves Monroy Gil zinegotziari eginiko eskuordetzea bertan behera uztea. Ezkontza 2026ko uztailaren 18an izanen da.
Bigarrena.–Maite Urroz Sola zinegotziaren esku uztea alkatetza honi dagozkion eginkizunak, ezkontza zibil bat egiteko (20260525/024765 espedientea). Ezkontza 2026ko uztailaren 18an eginen da, eta dagozkion izapideak Azkoiengo Erregistro Zibilean ari dira egiten. Eskuordetzeak ebazpen honen datatik hasita hartuko du indarra.
Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hori guztia aditzera ematen da, bete dadin ezarrita dagoena azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan, eta ohartarazten da ezen, egintza hau irmoa izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.
Azkoienen, 2026ko uztailaren 13an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2609842