151. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBARA

2026ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Orbarako Udalak, 2026ko ekainaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 1/2026 eta 2/2026 aurrekontu-aldaketak.

Espedienteak jendaurrean egonen dira idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek haiek aztertzen ahalko dituzte, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Orbaran, 2026ko uztailaren 16an.–Alkatea, Virginia Arozarena Lerga.

Iragarkiaren kodea: L2609932