200. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuak eskuz garbitu eta distirarazteko zentroa

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: Aitor García Jiménez.

Jarduera: ibilgailuak eskuz garbitu eta distirarazteko zentroa.

Tokia: V kalea 15, Mutiloa.

Mutiloan, 2025ko irailaren 23an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2512556