151. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Energia berriztagarrien instalazioak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Udal honek, 2026ko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki du hasiera batean onestea Erroibarko Udalaren energia berriztagarrien instalazioak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak edo oharpenak egin ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz, ordenantza behin betiko onetsiko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Lintzoainen, 2026ko uztailaren 9an.–Alkatea, Leire Remiro Esnoz.

Iragarkiaren kodea: L2609863