2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Borondatez ordaintzeko epea, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarako, 2026rako
Aditzera ematen da Castejóngo Udalak kobratuko dituela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko zergaren ordainagiriak, bat etorriz Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatutakoarekin .
Zergadunek beren banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kasuan-kasuan helbideratutako kontuan kargatuko dira, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte nahitaez herriko banku bulegoetan.
Borondatez ordaintzeko epea 2026ko abuztuaren 5ean bukatuko da.
Helbideratu gabeko ordainagiriak interesdunen helbideetara igorriko dira. Hala ere, zergadunak ez badu agiri hori jasotzen, Udalaren bulegoetan eskatu beharko du.
Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin.
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga likidatzeko ebazpenaren aurka, administrazio bideari bukaera ematen baitio, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken eguna iraganik.
Castejónen, 2026ko uztailaren 28an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2610502