2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KASEDA
7. poligonoko 28., 23., 89., 90., 77-1, 91. eta 188. lurzatien desafektazioa. Hasierako onespena
Kasedako Udalak, 2026ko uztailaren 23an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea espediente bat, helburu duena Kasedako 7. poligonoko 28., 23., 89., 90., 77-1, 91. eta 188. lurzatien desafektazioa. Orobat, desafektazioa gauzatzeko baldintza-agiria onetsi zuen.
Goi tentsioko aireko linea bat (66 kV) eginen da, VISCOFANen instalazioetan dagoen azpiestazioa (ST VISCOFAN, 3 zenbakia) elikatzeko. Linea egungo 41. euskarritik abiatzen da, eta, guztira, 439 metro luze da; 4 euskarri berri ditu. Linearen trazadura Bancerverako sakanetik eta aipatutako Kasedako herri-lurzatietatik igarotzen da.
Hau guztia argitaratzen da, eta interesdunek hilabete izanen dute espedientea aztertu eta alegazioak aurkezteko, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 144. artikuluan. Hasierako erabakia behin betikoa izanen da alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.
Kasedan, 2026ko uztailaren 27an.–Alkatea, Sergio Lanas Remón.
Iragarkiaren kodea: L2610582