2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Beriaingo Udalak, 2026ko uztailaren 2an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026. urteko plantilla organikoaren aldaketa.
Onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Beriainen, uztailaren 23an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2610272