151. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Aldaketa Udal Plan Orokorrean. Jendaurreko informazioa

Akats material bat atzeman da 2026ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13koan, argitaratutako iragarkian, zeinaren bidez Udal Plan Orokorraren hasierako onespenaren berri eman baitzen. Argitaratutako testua ez dator bat hartutako erabakiarekin, eta, ondorioz, zuzendu behar da, jarraian zehazten den moduan:

Alkateak, 2025eko abenduaren 31n egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Atezko Udal Planaren aldaketa xehatua, aintzat hartuta Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoak egindako txostenean jasotako determinazioak, eta oinarri harturik uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aldaketaren xedea da Atezko Udal Plan Orokorreko eraikingintza-ordenantzak eta hirigintza-fitxak aldatzea, zehazki, eraikuntzaren baldintza formalen araudia, hauei dagokionez: lurzatiaren gutxieneko okupazioa, solairu kopurua, eraikinaren altuera eta solairuartearen definizioa. Hala, aukera eman nahi da tamaina txikiko bizitegi-erabilerako eraikin berriak eraikitzeko, gizartearen egungo beharrei erantzuteko.

Hortaz, aldaketa hauek eginen dira: 37. artikuluan gehituko da teilatu-hegalaren gutxieneko altuera 4,2 metro izanen dela, 38. artikuluan zehaztuko da beheko solairuko azalera bizigarria, eta 40. artikuluan ezarriko da beheko solairuko gutxieneko azalera 80 metro koadro izanen dela. Azkenik, kendu egiten da 36. artikulua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Eritzegoitin (Atetz), 2026ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Mikel Martin Garijo.

Iragarkiaren kodea: L2610431