2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERUIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA
Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren Batzarrak, 2026ko uztailaren 14ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2026ko plantilla organikoan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan.
Ziraukin, 2026ko uztailaren 15ean.–Batasuneko burua, Asier Ruiz de Arcaute Urcelay.
Iragarkiaren kodea: L2609909