2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2026ko uztailaren 9an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko ekitaldiko aurrekontua.
Hasiera batez onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari(Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Ablitasen, 2026ko uztailaren 10ean.–Mankomunitateko lehendakaria, Maite Melero Pellicer.
L2609820
Iragarkiaren kodea: