150. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Elortzibarko Udaleko alkate Mikel Navarro Ayensak, 2026ko uztailaren 15ean, ebazpen bat eman duela, Alkatetzak berezko dituen eginkizunak uzteko –legeak ezarritako mugekin– honako honen esku, udalerritik kanpo egoteagatik:

Luis Maya Armendárizen esku, 2026ko abuztuaren 1etik 15era, biak barne.

Argitara ematen da, bete beharrez Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikuluan xedatutakoa; dena dela, aipatu ebazpenak izanen du indarra ematen den egunetik aurrera.

Noainen, 2026ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Mikel Navarro Ayensa.

Iragarkiaren kodea: L2609897